Vistas a la página totales

"Ondo janzteak garrantzia daukalako"















2010/11/08

UGG

Apurka-apurka udazkenean murgiltzen ari gara, eta Bilbon, nola ez, egun hotzak heltzen ari dira. Horrek, udako arropak armairuaren atzekaldean ustera eta negukoak ateratzera eramaten gaitu, beraz, ezin dira inoren armairuan UGG botak falta, garai hauetarako ezin aproposagoak baitira. Bota hauek edonon aurkitu dezakeguz, denok dakigun lez marka ofiziala  UGG da eta nahiko garestia da, baina badaude beste hainbat dendetan salgai, guztion boltsikora egokitutakoak.


Bota hauek egun hotzetarako oso egokiak dira, barrutik artilez forratuta baitaude. Hauek erabiliz gero, ez dozue inoiz oinetan hotzik izango. Gainera, oso oinetako erosoak dira ortozik ibiltzea modukoa delako eta hain perfektuak direnez, erraza da hauek ondo konbinatzea, edozerregaz ezin hobeto gelditzen dira eta. Zer gehiago eskatu dezakegu?


No hay comentarios.:

Publicar un comentario