Kaletik goazenean, gauza askotan fijatzen gara jendea begiratzen dogunean. Begiak, irribarrea, ilea edo pertsonen altuera izaten da askotan arreta deitzen doskuna baina janzkerak ere pertsona horren datu asko emoten doskuz. Badago jendea, arropari garrantzia handia emoten dotsona beste batzuek ordea ez dotsie honi hainbeste erreparatzen, baina gustuak eta gustuak dauz, esaten dan lez, horretarako sortu baitziran koloreak!
Ez iezaiozu jendeari zure janzkera aldatzen utzi, jartzazu gogoko dozuna eta nahi dozuna janzkera zeure nortasunaren parte da eta. Sentitu zaitez eroso damazuna daramazula eta ez iezaiezu begirada zakarrei jaramonik egin, bizizazu bizitza zeure erara!
No hay comentarios.:
Publicar un comentario