Vistas a la página totales

"Ondo janzteak garrantzia daukalako"















2010/11/09

MAXIBOLTSOAK

Aurtengo neguan, edozer gauza eraman ahal izango dogu gure poltsoan, hauen tamaina nabariki handitu baita. Betidanik esan izan da emakume baten poltsoan edozer gauza aurki genezakela eta lehen, guztiz egia ez zan arren, orain arrazoi guztia izango dabe gizonek.

Mary Poppins ezagutuko dozue ezta? Ba holan arituko gara neskok, gauzak sartzeko tokia izanik, txakurra eta guzti bertan sartuz. Arazo bakarra, txikia dan zerbait bertan bilatzea izango litzateke baina badakizue emakumeak izanez gero edozer egiteko gai gara.
Zergaitik ez? Froga zazu, haietaz maiteminduko baitzara!

Maxiboltsoak erabiltzeko aholkuak:
  • Kontuz ibili kaletik honekin joaterakoan, jarrera oso ondo kontrolatu behar baita, bizkar eta sorbaldeko minik izan ez dezagun. Horretarako komenigarria litzateke boltsoa nozbehinka besoz aldatzea.
  • Iduneko luzeekin eta takoidun zapatekin ederki konbinatzen dabe.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario