Nola joango naz jantzita gaur? oso galdera ohikoa da gure eguneroko bizitzan. " Arazo" hau konpontzeko, pentsatu behar dogun lehen gauza, zer nolako egoeratan aurkituko garen da. Ezingo gara berdin jantzi ezkontza batera, eskolara, diskoteka batera, zapatu baten taberna baten zerbait hartzera edo antzerkira goazenean. Kontutan hartu beharreko bigarren gauza eguraldia da, Bilbon gainera normalean nahiko kazkarra eta edozein zapata estropeatzeko gai da.
Gaurko eguna lasaia izango da Bilbotik bueltatxo bat emoteko asmoz zazpiak aldera urtengo dogu etxetik eta hamaikatarako etxean egongo gara berriz. Eguraldiari begira, euririk egingo ez dauen arren, hotza izango da eguna eta are gehiago iluntzean.
Datu honeek kontutan harturik gaurko look-a hurrengoa izango da:
Praka baltz eroriak edo "kagauak" bezela ezagunagoak.
No hay comentarios.:
Publicar un comentario