Vistas a la página totales

"Ondo janzteak garrantzia daukalako"















2010/11/29

CARHARTT


Gaur goizean egun euritsu eta hotzagaz esnatu gara, eta zer hobeto carhartt txamarra baino? Jaka hauek, azken boladan asko ikusi izan dira gazteen artean, gehienek bat baitute euren armairuan.
Hauek hainbat kolore ezberdinetan topatu dezakeguz gorriak, urdinak, berdeak moreak...baina nola ez arrakasta gehien dutenak kolore neutroak dira, zuria eta beltza. Hala ere, badaude puntotxoak edo charharten ikur txikiak daramatzatenak, eta horrez gain, laukidunak ere topatu dezakguz.
Gainera sasoi ezberdinetarako modeloak dituzte salgai, negurako lodiak, eta udaberrirako ostera, finagoak.
Oso erabilgarriak dira eta nahiz eta euren prezio pixka bat altua izan ez zara damutuko armairuan eskegitzeko denbora bez dozu izango eta.
                        

2010/11/24

"LANVINMANIA"


Atzo, azaroak 23, egundoko ilarak sortu ziran Bilboko erdigunean."Zertarako izango dira ilara honek ba?"
Esaten eban handik pasetan zan jendeak. Ta han goizeko seietatik itxaroten zebiltzatenek erantzun " zetako izango da ba, lanvin dator neska!"Hau izan zan nere amari emon otsien erantzuna. Jendea, seguruenik nor zan jakin bez zekien arren, zoratuta zegoen! Barruan jende piloa ez batzeko, hogeinaka batu zituzten erosleak hogei minutuko denbora tartetan euren erosketak arineketa batean egiteko, baina ordu batzuk lehenago ordua hartua zutenak bakarrik autatu zituzten noski. Iluntzerako, kamiseta solteak baino ez ziran gelditzen, beraz, nabaria da goi-mailako frantziar joskintzak zirrara sortu ebala!

2010/11/23

EGUN BEROTSUAK AMAITU DIRA!

Egun beroak amaitu dira, eta arropa berotsuagoak janzteko ordua da. Beraz, hemen daukazue horretara egokitutako look "chic" bat.

Neska honek ilean, gazteen artean hain ikusia dagoen moño handi bat darama, lepoan maxiboltxoaren kolore berdineko zapi bat, eta kamisetari dagokionez, esan beharra dago, kolore beltz eta zuriak konbinatzen dauzala honi itxura zaharkitua emoteko. Horren gainetik, puntozko jaka luze eta beroa darama eta hankatan azkenik praka bakero arruntak daramatza baina aurton moda jarraituta, orkatilak agerian utzirik. Amaitzeko, oinetan blucher zapata zuriak.



2010/11/21

TXAKUR STYLE

Api bilbotarrok!
Gure janzkeraz arduratzen bagara zergatik ez gure txakurrarenaz?
Hau da diseinatzaile askok euren buruei egin dotsien galdera. Horregaitik txakurrentzat esklusiboki diseinaturiko arropa atala sortu deurie "Adolfo Dominguez" edo "DSsquared" bezelako markek. Era honetan biok joan zaitezkete elegante, baina ez zaitezte pasatu Paris Hiltonen eta bere chihuahuaren antza hartu dezakezue eta!

GOOGLE-K MODAGATIK APUSTU EGITEN DU

Gehien erabilitako atariak, google-k,
 Boutiques.com. estreinatzen du.

Googlek orain dela egun batzuk, Boutiques.com aurkeztu zuen. Hau, moda online-eko plataforma bat da, eta bertan, zenbait eskaintza egiten dira modako azken berriei heltzeko.

 Zerbait gehiago jakin nahi badozue hemen daukazue artikuluaren esteka (erderaz):

2010/11/20

SOFA SHOPPING-A

Nahiz eta neskei gehienetan arropa erosten joatea asko gustau, badagoz egunak non ezertarako gogorik ez dogun, normala denez. Imagina zazue egun euritsu eta hotz bat, nor joango da erosketatan?
Ni behintzat, ez. Beraz, "arazotxo" honi irtenbidea aurkitzeko, hain maite dogun interneti jo dogu, hain zuzen ere, bertatik gure erosketak burutzeko. 
Orainarte, nahiz eta aukera hau denda batzuek eskaintzen zuten, jendea ez zan era honetan erostera ausartzen; baina orain, antza denez, gero eta sarriago erabili egiten dogu interneta fidagarria dela ikusi dauelako jendeak.
Bidaiak hartzeko erabiltzen badogu, zergaitik ez arropa erosteko?
Hona hemen aukera hau eskeitzen deurien denda batzuk,
Guztien boltsikorako dendak:
Diseinatzaile dendak:

2010/11/17

KATIUSKAK

Bilbotar maiteok,

Badakizuenez Bilboko eguraldiak aldaketa asko izaten dauz egun batetik bestera baina beti egon behar dogu euri zaparradetarako prest. Euri kopurua asko alda dezake egunetik egunera horregatik "Katiuska" deitutako gomazko botak izan behar doguz eskura. Iragazkoitzak diranez ez dotsie urari pasetan uzten, beraz, arraroa dirudien arren, euria barra-barra dabilen egunetan, ez doguz oinak ezta frakak bustiko honek erabiliz gero.

KONTUTAN  HARTZEKO:
Ez iezaiezue " Arrantzan zoaz?" bezalako komentarioei kasurik egin inor baino hobeto zoaz eta.

2010/11/16

EGUN HOTZETARAKO LOOK-AK

Egun hotzak Bilbora heltzen ari dira, eta horrek arropa beroak armairutik ateratzera eramaten gaitu. Horretarako, hona hemen look berri bat, oso erakargarria da ezta?
Ba oso simplea da eta guztion eskura dago. Look hau goitik behera hasita horrela dau osotuta, puntozko zinta beige bat, alkandora zuri luzea eta horren gainean puntuzko jertse berde handia, leggins marroi batzuk, oinetan bota marroi argiago batzuk eta lookari azkeneko ikutua emoteko mobila, giltzak eta abar gordetzeko larruzko motxila.

FROGA EZAZUE!

                                   EZ ZARETE DAMUTUKO!

2010/11/15

RABANNENTZAKO SARIA

Moda diseinuaren sari nazionala espainiar
diseinatzaileari eman diote!

Eta albistea osorik ikusi nahi izanez gero
hurrengokoa esteka (erderaz):

ALKONDARAK

Marradunak, lisoak, koadrotxoekin, bakeroak; gaur egun, mota askotako alkondarak daukaguz.
Edozein dendatan dauz salgai eta neska zein mutil gazteen artean ikustea gero eta errezagoa da.
Txikitan amak alkondara bat jarri nahi izanak kriston bronkak sortzen ebazan, eta gaur egungo umeek ere halakoak sortzen dituzte janzterako orduan, baina nagusitzen garen heinean, gero eta gustukoago izaten doguz honek, gure kasuan behintzat.
Nola konbinatzen doguzan arabera, ekintza ezberdinetara eramateko look-ak sortuko doguz eta era honetan jantzi erabilgarria gordeko dogu armairuan, ia ekitaldi eta egoera guztietara moldatu daitekelako.

Zabalik eta kamiseta basikoa aldean eramanda, lagunekin joateko gazte look ezinhobea.

Itxita eta amerikar batekin elegante-elegante joango zara.


                                  ANIMOOOO, SAIA ZAITEZ!
                    

2010/11/14

HORRETARAKO SORTU ZIRAN KOLOREAK!

Kaletik goazenean, gauza askotan fijatzen gara jendea begiratzen dogunean. Begiak, irribarrea, ilea edo pertsonen altuera izaten da askotan arreta deitzen doskuna baina janzkerak ere pertsona horren datu asko emoten doskuz. Badago jendea, arropari garrantzia handia emoten dotsona beste batzuek ordea ez dotsie honi hainbeste erreparatzen, baina gustuak eta gustuak dauz, esaten dan lez, horretarako sortu baitziran koloreak!

Ez iezaiozu  jendeari zure janzkera aldatzen utzi, jartzazu gogoko dozuna eta nahi dozuna janzkera zeure nortasunaren parte da eta. Sentitu zaitez eroso damazuna daramazula eta ez iezaiezu begirada zakarrei jaramonik egin, bizizazu bizitza zeure erara!

2010/11/10

LORAK

Edonon ikusi daitekez marinel erropak baina loreek ere arrakasta handia izaten ari dira. Erosketetak egitera joaten zarenean Bilboko edozein dendatan ikusi daikezuez salgai, edozein motatako lorak topatu eta edozein motatako arropetan aurkitu daitekez, bestela beitu hurrengoko argazkietan:


Lorak oso polit eta dotore gelditzen dira, baina, aholku bat ez ezazue marinel lookarekin nahastu!









ANIMA ZAITEZ

FLOWER POWER!

UNIBERTSITARI LOOK-A

Gaur goizeko zazpietan esnatu behar zara unibertsitatera joateko, eta ordu horretan zer jartzea pentsatzen hastea? Zelako dilema! 
Baina gaur hori sahiesteko hona hemen ideia aparta: goitik behera hasita, marradun kamiseta bat, amerikar urdina, praka urdin estuak, UGG bota beigeak, antezko maxipoltso marroia eta lookari azken ikutua emateko gerriko estu bat.
Benetako arrakasta izango dozu holan jantzita, eroso, polit eta bero-bero egongo zara ta.

2010/11/09

MAXIBOLTSOAK

Aurtengo neguan, edozer gauza eraman ahal izango dogu gure poltsoan, hauen tamaina nabariki handitu baita. Betidanik esan izan da emakume baten poltsoan edozer gauza aurki genezakela eta lehen, guztiz egia ez zan arren, orain arrazoi guztia izango dabe gizonek.

Mary Poppins ezagutuko dozue ezta? Ba holan arituko gara neskok, gauzak sartzeko tokia izanik, txakurra eta guzti bertan sartuz. Arazo bakarra, txikia dan zerbait bertan bilatzea izango litzateke baina badakizue emakumeak izanez gero edozer egiteko gai gara.
Zergaitik ez? Froga zazu, haietaz maiteminduko baitzara!

Maxiboltsoak erabiltzeko aholkuak:
  • Kontuz ibili kaletik honekin joaterakoan, jarrera oso ondo kontrolatu behar baita, bizkar eta sorbaldeko minik izan ez dezagun. Horretarako komenigarria litzateke boltsoa nozbehinka besoz aldatzea.
  • Iduneko luzeekin eta takoidun zapatekin ederki konbinatzen dabe.

2010/11/08

UGG

Apurka-apurka udazkenean murgiltzen ari gara, eta Bilbon, nola ez, egun hotzak heltzen ari dira. Horrek, udako arropak armairuaren atzekaldean ustera eta negukoak ateratzera eramaten gaitu, beraz, ezin dira inoren armairuan UGG botak falta, garai hauetarako ezin aproposagoak baitira. Bota hauek edonon aurkitu dezakeguz, denok dakigun lez marka ofiziala  UGG da eta nahiko garestia da, baina badaude beste hainbat dendetan salgai, guztion boltsikora egokitutakoak.


Bota hauek egun hotzetarako oso egokiak dira, barrutik artilez forratuta baitaude. Hauek erabiliz gero, ez dozue inoiz oinetan hotzik izango. Gainera, oso oinetako erosoak dira ortozik ibiltzea modukoa delako eta hain perfektuak direnez, erraza da hauek ondo konbinatzea, edozerregaz ezin hobeto gelditzen dira eta. Zer gehiago eskatu dezakegu?


MARINELA

CAMISETA ALGODÓN ORGÁNICO DE RAYASBaltza eta urdina, gorri eta beigea, urdina eta beigea; konbinazio hauek guztiek marinel itxura emoten doskuen kamiseten koloreak dira. Lehenengotan, kosta herrietan egozan dendatxotan saltzen ziran bakarrik baina hoin Bilboko edozein denda internazionalean dauz salgai. 10 eurogatik erosi dezakezuz nahi beste kolore dituzula aukeran.
CAMISETA CUELLO BARCO CODERASAnima zaitez !

2010/11/06

ARRATSALDE LASAI ETA HOTZ BATERAKO LOOK-A


Nola joango naz jantzita gaur? oso galdera ohikoa da gure eguneroko bizitzan. " Arazo" hau konpontzeko, pentsatu behar dogun lehen gauza, zer nolako egoeratan  aurkituko garen da. Ezingo gara berdin jantzi ezkontza batera, eskolara, diskoteka batera, zapatu baten taberna baten zerbait hartzera edo antzerkira goazenean. Kontutan hartu beharreko bigarren gauza eguraldia da, Bilbon gainera normalean nahiko kazkarra eta edozein zapata estropeatzeko gai da.
Gaurko eguna lasaia izango da Bilbotik bueltatxo bat emoteko asmoz zazpiak aldera urtengo dogu etxetik eta hamaikatarako etxean egongo gara berriz. Eguraldiari begira, euririk egingo ez dauen arren, hotza izango da eguna eta are gehiago iluntzean.
Datu honeek kontutan harturik gaurko look-a hurrengoa izango da:
Eroso egoteko, lehenago aipatu izan doguzan bota militarrak.


Praka baltz eroriak edo "kagauak" bezela ezagunagoak.

        
                              Prakak eusteko larru 
                               marroizko gerrikoa.
                                            

                 Alkandora zuri basikoa.
                                  
                                                                 

                                                                                                 Bufanda.  


                                                                    
                     
                                     Saku itxurako
                                    antezko boltsa.

Trenka baltza. 

2010/11/05

BLUCHER

Zer jarri dezaket gaur oinetan? Hona hemen beste ideia bat, gaur egun neska pampox eta dotore guztien armairuetan topatu dezakegunak, Blucherrak. Eta noski, gaurtik aurrera zure armairuan ere aurkitu nahi ditugu, eta hori argi daukagunez, hona hemen zenbait aukera nola jartzen errazteko:

   

 Esate baterako panazko fraka batzuekin
eta puntozko jertse batekin jarri ahal da.


     

 Soineko bategaz ere erraz kombinatu dezakezu.

     

 Edota fraka erori batzuekin eta arraiadun kamiseta
bategaz konbinatuta ere ederki geldizen da.

Baina ez pentsa honela bakarrik janzteko aukera dagoenik, oinetako hauek edozerregaz ederki konbinatzen baitute. Jarri ezazu bururatzen zaizun edozerregaz, ez ezazu birritan pentsatu! Horrez gain esan beharra dago oinetako hauek oso erosoak direla.
Ezin da gehiagorik eskatu!

2010/11/04

IKASLE LOOK-A

Gaurko aukeratu dogun look-a hau da. Paulak 19 urte daukoz eta Madrileko unibertsitatean ikasten dabil. Hara joateko ez dauz takoiak eta arropa deserosoa erabili nahi, horregatik look maskulinoa aukeratu dau gaurko egunerako.
Behetik gora begiratuta, larruzko mokasinek estaltzen dizkiote oinak galtzerdi baltz finak ikusten jakozalarik. Gero, gona labur beigea daramatza kamiseta urdin batekin. Neguan gagozanez, beroki luzetxoa ere dauko jarrita eta aldean daraman larru eta ohialez egindako boltsarekin look-a borobildu egin dau.
Anima zaitezte look maskulinoa zuen eguneroko bizitzan sartzen,eroso eta elegante joateko punta-puntako aukera baita!

PUNTOA

Blogari maiteak, gaur gure txokotxoan gaur egun edonon ikusi daiteken puntuari buruz hitz egingo dizuegu. Ohial mota hau edonon ageri da, jaketan, jertseetan, gonetan, eskularruetan, txanoetan... Gainera mota honetako jantziak jartzeko ez duzu askorik pentsatu behar, beraz ez euki beldurrik, edozerregaz konbinatzen baita.
Edozerrek erraz onartzen du!

Gainera, ehun mota hau, negurako oso aproposa da, oso beroa izateaz gain goxoa eta erosoa da eta.

2010/11/03

PANAZKO PRAKAK

PANTALÓN MICROPANA TIRANTESPasadan astean Bilbotik bueltatxo bat emoten egon ginen eta panazko prakak zeramatzaten neska asko ikusi denduzan. Harrituta geratu ginen azken urteotan ez baitira kalean asko ikusi, horregaitik erdiguneko dendatan sartu ginen hauek ikusten genduzan begiratzeko. Bakoitzak bi pare erosi genituen, zeren hain dira politak!
Bero-beroak, edozein gauzarekin konbinagarriak eta edozein momentutan erabilteko aproposak dira.
PANTALON TALLE ALTO DE VELVETÓNMota askotakoak dauz estuak, zabalak, "kagauak" edo laburrak. Edonoren gusturako eginak dauz eta hauek jarrita ez zenuke buruhausterik izan behar goizeko zazpietan eskolara edo lanera joaterako orduan, kamiseta edo alkandora bat eta jertse fin batekin kalera urteteko prest egongo zinateke eta. Azken finean, beste praken berdinak dira baina ohilaren aldeketak beste kutsu bat emoten deutso.

2010/11/02

GALTZERDIAK

Galtzerdiak ikusten jatzuz! entzun izan dogu orainarte botak edo zapatak eramaten genduzanean, baina gauzak aldatu dira eta moda barria hauek daramatzazula erakustea da. Gona, soinekoa, praka motzak zein luzeak eramateak ez dau ardura galtzerdi lodi eta polit batzuk hartu eta erakutsiozu jendeari moda jarraitzen dozula. Neguan bero-bero egoteko aukera apropos hau erabilteko modu asko dagoz:

1-. Soinekoa eta botak.
VESTIDO DE FLORES CON CINTURÓN TRENZADO

2-. Botak eta praka laburrak.